XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadi Osorako Erabakiak LEHENDAKARITZA.

Otsailaren 19ko 5/1988 LEGEA, Soin-Kulturarena eta Kirolarena.

Eusko Legebiltzarrak, Soin-Kulturaren eta Kirolaren Otsailaren 19ko 5/1988 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko Herritar guztiei, norbanako zein agintariei.

Gasteiz, 1988.eko Martxoak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ZIOEN ADIERAZPENA I.- Autonomia-Estatutoaren 10.36 atalak dioenaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea bakarreango agintearen jabe da kirolaren alorrean.

Bestalde, soin-ekintzapideak eta kirolak gizakien garakuntza oso eta egokirako, bizitze-maila hobetzeko, aise eta atseden-aldiaz ongi baliatzeko eta, azken batean, herrien kultura gauzatzeko duten berebiziko garrantzia egunean-egunean nabarmenago agertu, eta guztiek ontzat ematen dute.

Europako Kontseiluaren Europako Kirolarekiko Agirian, UNESCO-ren Soin-Hezkuntza eta Kirolarekiko Nazioarteko Agirian eta Konstituzio askotan, hona nola, Erresumako 1978garreneko Konstituzioaren 43. atalean, herri-agintaritzek, herritarrek iadanik inork zalantzan jartzen duen eskubide bat, hots, guztiek duten soin-kulturarako eta kirolerako eskubidea egiteratu ahal dezaten komenigarri gerta daitezen guztiak agindu behar dituztela jotzea ez da, beraz, zori hutsez gertatzen.

Lege hau horretarakoxe, gure Autonomia-Estatutoko bakarreango agintepide bat egiteratzeko eta, aldi berean, Estatutoak berak bere 9. atalean euskal herri-agintaritzei egiten dien manua betetzeko ematen da.

Horren edukiaren adierazpena egiteari ekin baino lehen, ordea, zera esatea komeni da: Soin-hezkuntza eta kirola, bere izakera dela eta, herri-agintariek suztatu beharreko ekintzapide direla ere, horietarako arioa ezin zaie herritarrei eskuetatik kendu eta, horretan nolanahiko gehiegizko eskuhartzeak eta ihardutze-arau zorrotzak eta zehatzak jartzezko joera guztiak zentzurik gabekoak lirateke.

Aburupidetzan Esparru-Legeak deitu izan zaienetako bat dugu beraz aurrean, horren xede bakarra, azken baten, erapide zabal eta egokikorra antolatzea bait-da gero, nahitaezko aldakuntzak egin eta unean-uneko egoerari egokituz, kirola suztatzeko, gara-arazteko, hobetzeko eta kirolari eta kirolzaleei babesa emateko bata bestearen ondorengo egitamuak eta egitarauak egin eta erabakiak hartu ahal izateko.

Eta alde horretatik, gure Euskal Herrian bertako herritarrek kirolerako eta soin-kulturarako duten eskubide hori bermatzeko eta egiteratzeko eginbeharra erabat norbere gain hartzen denaren lekuko izatea du xede Lege hau emateak.

II.- Horregatik, I Izenburuak, 3. atalean egiten den oinarrizko aldarrikapenetik abiatuta, lortu nahi diren helburuak (4. atala) eta euskal herri-agintaritzen ihardunaren zegun izango diren oinarrizko irizpideak (5. atala) dakartza.

Eta horretan Legea, argi eta garbi, herritarrek eurek kirolaren erakuntzan, garakuntzan eta eraentzan eskuhartu dezatenaren alde dago.

Legeak bi ardatz nagusi ditu: batetik soin-hezkuntza eta kirola ez dira demarako ez bestetarako gorde eta horietara mugatzen direnak, gizaki guztien garakuntzarako bide direnez hezkuntzaren eta kulturaren alorrean sartzen direnak baino eta, bestetik, kirol-bazkunak eta kirolzaleen partzuergoa, kirola suztatzezko eta antolatzezko ezein politikabidek arrakasta izateko nahitaezko tresna gertatzen bait dira.

III.- Legearen II Izenburuak, lehen esandako helburuak lortzeko arduralaritza-ihardunaren esparrua jartzeko oinarrizko neurriak ditu berebaitan.

Eta hau da, hain zuzen, Legearen izakera, gero unean-unean eta demokrazia-bidez egindako aukeretatik abiatuz Legeak berak haietara joarazten duen horretzazko egitamu, egitarau eta egiteratze-manuen bidez osatu beharko den esparru nagusi izate hori nabarmentzen deneko tokia.

Izakera bereko beste ezein legetan bestelako xede guztiak teknikaren aldetik lortzen zailak izateaz gainera desegokiak gertatzen badira, are gehiago hain naroa, ugaria, oldarkoia eta aunizkuna den kirolaren alorrean, giza-jakintzaren eta ihardunaren askotariko sailak biltzen ditu eta.

Hala ere, bata bestearen ondorengo politika-bide eta ihardutze-egitarau berezien esparru izango den hori antolatzerakoan legea zehatza da: Kirolarentzako eta kirolzaleentzako aitorpena eta berarizko jokaera eta, hori, baterakundetan sartuta egon ez eta lehiaketetan eskuhartu ez dezanarren; haurrei, gazteei, ermaindunei eta zaharrei berarizko arreta egitea eta, bide berean, eskola-adineko soin-hezkuntzarekiko eta kirol-ihardunarekiko lehentasunezko ardura; mediku eta osasunketa-babesa eta sorozpena, kirol-ekintzek berebaitan dituzten arriskuei erantzun dakienaren eskea eta, azken batean, kirolzaleen osasunaren hobekuntza, horra hor Legeak iadanik Kirolaren Europako Agiriko gomendioei atxikiz egiten dituen manuetako batzuk.

Horrekin batean, eta xede horien zerbitzurako lanabes gisa, Legeak, Soin-Hezkuntzarako Erakundearen aribidea suztatuz hasi, eta hezkuntza eta ikerketa-egitarauarekin jarraituz soin-ekintzapideari eta kirolari datxezkon enpresaritza-ekintzapidezko sail zabal baten iharduna araupetu eta horiei arta egin beharrerainokoak ohartematen ditu, ekintzapide horiek kirolzaleen eskubideak ahalik eta ondoen aldezteko beharrezkoak izan daitezen baldintzen menpe jarriz.

Halaber, eta esandako irizpide horiekiko inolako aitzitasunik gabe, Legeak goi-mailakoa deitu ohi zaion kirola suztatzeko erapidetza bat jartzeari komenigarri eritzi dio eta hori, hain zuzen, honek egiaztatuta dagoenez gizartearen baitango kirol-iharduna indartzeko eta bultzatzeko duen eraginari begira.

Eta, Izenburu honi dagozkionak bukatzeko, Legeak funtsezko alderdia den kirol-azpiegiturari heltzen dio.

Barne-egokitasunezko eta eginkortasunaren aldetikako zio nabarmenegatik lurralde-antolaketarako orohar ohartemandako teknikabide eta egiterapideez baliatuz, lurraldearen eta kirolaren aldetik neurrizkoa eta neurri egoki baten erabili dadina izan, eta horretxegatik diruaren aldetik egingarri eta emankor izan dadin behar adinako azpiegitura lortu nahi da, Kirolaren Europako Agiriak berebaitan duen aholkuaren arauera.

IV.- Legearen III Izenburuak kirolaren Euskal Herriko antolakuntza-egiturari datxezkon guztiak ditu gai, dagokionean iadanik indarrean dauden arauak onartu eta lehen esandako oinarrizko irizpideei dagozkien berri batzuk sartuz.

Alde horretatik, kirol-bazkunak sortarazteko era berria aipatu daiteke, aldezaurreko nolanahiko arduralaritza-baitespen edo erizpenen beharra kendu egiten bait-da, elkartze-askatasunerako Konstituziotikako eskubidearen ahalik eta eraginkortasunik haundiena bermatuz.

Kirol-Baterakundeentzat, alderantziz, lehengo jaurpideei eutsi eta, are gehiago, Jaurlaritzari unean-unean Baterakunde baten sorburu izan daitekeen berarizko kirol-moeta bat osa dezaten ihardunak zehazteko eskua ematen zaio eta, hori, Konstituzioarekiko epai-aburupidetzaren arauera Legeak Baterakundeei arduralaritza-alorreko herri-egitekoak ematen dizkiela jotzen delako.

Hala ere, Legeak Lurraldeetako eta Euskal Kirol-Baterakundeen egitekoa eta garrantzia indartu egiten ditu, bakoitzak bere kirol-moeta suztatzen, antolatzen eta araupetzen, diru-laguntzak jartzerakoan eta horiekiko zaingoa egiterakoan eta egitamu, egitarau eta manu orokorrak tajutzen eskuhartu eta horrelakoetan aurrera-eragile direnez; beste aldetik, Lurralde-Baterakundeek Euskal Baterakundetan eta horiek Autonomia-Elkartea baino goragoko mailakotan izango duten heineango ordezkotzaren jaurpideak, eraentza-gardentasuna eta kirolzale guztiak, kirolzale izatea Legeak berebaitan duen neurri zabalean hartuta haietan sartzea erraztu dezaten neurriak hartzea jarriz, demokraziazko barne-egitura eskatzen die.

Halaber, eta Legearen sorburu diren oinarrizko irizpideak hobeki egiteratzeko xedez, lehiaketa ofizialetan eskuhartu ohi ez dutenarren, hartu daitezen indartze, hazkuntza eta babes-neurrien baliatzaile eta lehenengo baliatzaile izan behar duten kirolzaleak bertan sartu eta bere buruak antolatu ditzateneko tajuzko bide egokikor izan ahal dezaten Kirol-Elkarte deritzenak geroan sortarazteko bideak egiten dira.

V.- Legearen IV Izenburuan aginte-jaurpideak jartzen dira, Autonomia-Estatutoan eta Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko harremanen Azaroaren 25eko 27/1983 Legean Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako jarritako jarraipideak oinarri direla.

Lege honetan, Estatutoan eta Lege honetan egin eta horiei datxekiela Kirol-Baterakundeak horren antzera egiteratzea ekarri duen Egitura-ereduari men egiten zaio, agintepide-banaketarako, eta haiei darizkielako hain xuxen, gure Herriaren gizarte, ekonomia eta politika-bilakakuntza bera dela eta egokiak ez izatea gerta daitekeen egitamuketa egokikaitz eta zurrunik eza berma dezaten eta toki-burujabetza eta Kondaira-Lurraldeena benetakoak izan ahal daitezeneko bide diren irizpideak finkatuz.

Eta horretarakoxe, bai Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen ihardunen arteko elkar-egokitasuna eta lankidetza hobeki zehazteko, bai kirolzaleek bertan bere ordezkotza izan dezateneko erakundeen bidez kirol-politika tajutzen eta aurrera eramaten eskuhartu dezaten sortarazten da, hain xuxen, Kirolaren Euskal Kontseilua, aholkuak eta argipideak emateko eta eztabaidaketarako eta jarraibide egiteko goreneko ihardutze-sail gisa.

VI.- Azkenik, Legea, bere V Izenburuan, zigor-jaurpideei buruzko guztiez ari da, eta hori bi aldetatik: bazkun eta baterakunde-egituren euren bidez egiteratu eta Kirol-Araupidetzaren Euskal Batzordea arduralaritza-alorreko erpin duen kirol-araupidetzaren jaurpideen aldetik, eta Legearen manuak eta Legea egiteratzeko arauak ez betetzezko arduralaritza-hauspenen jaurpideen aldetik.

Bi alderdi horiek, eta are gehiago hartaz ari gareneko ekintzapideak duenaren adinako moeta-ugaritasunaren ondoriozko berarizkotasunak direnak direla, gero araudi-bidez osabideratu beharko direnarren, Legeak, bi alderdi horietako zigor-jaurpideak erabat zehazteko oinarri izango diren funtsezko eta ezinbesteko alderdiak finkatu, eta behar den neurrian betetzen du legezkotasunaren oinarri-araua.